Lege oharra

Gune hau ESKUBIDE S.L.-rena da, helbide soziala Emilio Arrieta kaleko 5, 6. ezk., Iruñea (Nafarroa). Informazio gehiago izateko, 948 22 91 56 telefonoaren bidez edo posta elektronikoko eskubide@eskubide.com helbidearen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.

ESKUBIDE S.L. Nafarroako Merkataritza Erregistroan dago inskribaturik, 488. liburukia, 99. folioa, NA-10.445 orria, 1. inskripzioa. IFZ: B-31556400

ERABILTZEKO BALDINTZAK
ESKUBIDEk ondoren deskribatuko diren erabilera baldintza hauetan ahalbidetzen du www.eskubide.com web gunean sartzea:

ERABILTZAILEAK
www.eskubide.com web gunean sartzeak ERABILTZAILE izaera ematen dio egiten duenari eta ERABILTZAILEak ERABILTZEKO BALDINTZA hauetako oro erabat eta erreserbarik gabe onartzen duela adierazten du.
www.eskubide.com guneak ESKUBIDEk edo hirugarren zerbitzu-hornitzaileek eskura jarritako informazioa ematen dio ERABILTZAILEari. Zerbitzua doakoa da.

FORMULARIOAK. DATU PERTSONALEN BABESA
ESKUBIDEk web orrian sarturik dauden formularioen bitartez ahalbidetzen du bulegoarekin harremanetan jartzea. Formulario horiek betetzeko datuak libreki eta borondatez ematen dira eta, hortaz, datuek egiazkoak eta errealitateari egokituak behar dute izan. Baliteke ERABILTZAILEak ESKUBIDEren zerbitzu eta jarduerei dagozkien informazioak posta elektronikoaren bidez edo beste zenbait bidetatik jasotzea eta horretarako ERABILTZAILEak bere baimena ematen du, zein edozein unetan baliogabe baitaiteke.
ESKUBIDEk ERABILTZAILE bakoitzak emaniko datuen segurtasun eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoan, eta hura garatzeko erregelamenduetan xedatutakoa betez.
ERABILTZAILEak ematen dituen datuak ESKUBIDEren erantzukizuneko fitxategi batean sartuko dira helbidea idazpuruan aipatuta, non, nahi izanez gero, eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideak gauzatzen ahalko baititu, administrazio orokorra kudeatzea eta gure zerbitzuez eta ekonomia eta zuzenbidearekin erlazionaturiko gaiez informatzea helburu. Zure alderantzizko berririk hilabetean jasotzen ez badugu, ulertuko dugu datuak zuzenak direla eta datuak klausula honen arabera tratatzeko eta bere interesekoak izan daitezkeen informazioak igortzeko zure baimena eman duzula. Baimen hori edozein unetan baliogabetzen ahalko da.

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA
www.eskubide.com web orrietan diren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak, horien diseinu grafikoa eta informatika kodeak eta, halaber, merkataritza izenak, markak eta ezaugarriak ESKUBIDEren titulartasunekoak dira, horietan beste titular batenak direla adierazi ezean.
Edukien edozein erreprodukzio, banaketa, merkaturatzea edo aldaketa, titularrek espresuki ez badute baimendu, Legeak babestutako jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen urraketa da.

EDUKIA ETA ERABILERA EGOKIA
ESKUBIDEk bermatu egiten du www.eskubide.com-en ematen diren eduki eta zerbitzu guztiek ordena publikoa, ikerkuntza penala, segurtasun publikoa eta defentsa nazionala zaintzearen eta osasun publikoa edo kontsumitzaile edo erabiltzaile izaerako pertsona fisikoak, baita inbertitzaile jarduten dutenean ere, babestearen printzipioak, pertsonaren duintasunaren errespetuaren eta arraza, sexua, erlijioa, naziotasuna, ahalmen urritasuna edo beste edozein gorabehera pertsonal edo sozial direla-eta ez diskriminatzearen printzipioak eta gazteriaren eta haurreriaren babesaren printzipioa errespetatzen dituztela.
Era berean, ERABILTZAILEak www.eskubide.com-en diren edukiak eta zerbitzuak behar bezala baliatzeko konpromisoa hartzen du, horiek legez kontrakoak diren edo ordena publikoaren, defentsa nazionalaren edo osasun publikoaren aurkakoak izan daitezkeen jardueretarako inoiz baliatzen ezin izanen direlarik. ERABILTZAILEak edukiez eta zerbitzuez egiten duen edozein baliatzek aurreko paragrafoan adieraziriko printzipioak errespetatu beharko ditu.

LOTURAK
www.eskubide.com-eko orriek hirugarrenen jabetzako edukietarako loturak eman ditzakete. Loturen helburu bakarra ERABILTZAILEari informazioa beren bitartez osatzeko aukera ematea izanen da. ESKUBIDEk ez du ERABILTZAILEari lotura horietara jotzeagatik etor lekizkiokeen emaitzen erantzukizuna inola ere bere gain hartzen eta ez du horietan den informazioa legez kontrakoa izan daitekeen edo hirugarren baten ondasun edo eskubideak, kalte-ordaina har dezaketenak, urratzen dituen berri.